jueves, 9 de octubre de 2014

Urriaren 6-tik 9-ra

Proiektuari amaiera emateko dokumentazioa amaitzen ari gara. Azkeneko momentuan Blogger eta Docks dokumentatzeko esan digutenez atal horiek erantsi ditugu. Dokumentazioa drive-n dago. Espero dugu hurrengo proiektuan irakasleek lehenago abisatzea denboraz justu ibili garelako azkeneko egunean.

martes, 30 de septiembre de 2014

2014ko Irailaren 23-30

Hirugarren aste honetan arazoak bakarrik izan ditugu. Ez dugu lortu Wi-Fi sarea sortzea eta ubuntuko irudia ezin izan dugu bota scriptarekin arazoak izan genituelako.
Wi-Fi sarea sortzeko Wi-Fi hotspot programa erabiltzen saiatu ginen baina hasieran ez zuen ezer egiten. Windows XP-rekin konpatibilitatea izateko jarri genuen eta ikono bat azaltzen zen baina ez zuen ezer gehiago egiten. Beste programa bat bilatu beharko dugu.

lunes, 22 de septiembre de 2014

2014ko Irailaren 15-22

Bigarren astean DHCP zerbitzariarekin aritu gara lanean. Lehendik genituen IPak aldatu ditugu host kopuru handiagoa izateko baina ez dugu zerbitzariak funzionatzea lortu. Ubunturekin ere arazoak izan ditugu 14.04ra eguneratzeko onartu genuenean. Hasieran arazorik gabe eguneratu da baina konfigurazio guztia galdu da. Arazoa konpontzeko, Ubuntu 12.04ren irudia botako dugu eta domeinuan sartuko dugu.

Wifi sare txartel bat lortu dugu eta zerbitzariari jarri diogu wifi sare bat sortzeko



viernes, 12 de septiembre de 2014

2014ko Irailaren 8-12



Lehenik, disko gogorrari partizioak egin genizkion Hirens boot CD-ko Gparted programarekin.
Windows server-a instalatzen hasi ginen. Ezin izan genuen lehenengoan lortu ordenagailuarekin arazoak izan genituelako.
Windows server-a instalatzen hari zen bitartean windows XP a instalatu genuen bezeroan.
Behin server-a martxan zegoenean Active directory instalatu genuen "dcpromo" agindua erabiliz.
Behin Active Directory instalatuta Windows XP bezeroa domeinuan sartzen hasi ginen. Ez genituen arazorik izan domeinuan sartzeko.
Windows XP-rekin bukatu genuenean ubuntu 12.04 LTS instalatu genuen bezeroan.
Behin Ubuntua instalaturik Likewise-Open programa erabiliz domeinuan sartzen saiatu ginen baina ezin izan genuen sartu DNS-ko arazo bat ematen zuelako. DNS-ak eskuz sartzen probatu genuen baina errore berdina ematen zigun